Derioko dendak, kalera

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 12a, 14:00

Danerik paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte profesionalak aukeren azoka antolatu du gaur. Azoka gaur baino ez da egingo eta egun osoan egongo da zabalik, eguerdian itxi barik. Merkatariek postuak jarri dituzte kalean eta bertan merke topa daitezke hainbat produktu. Aurten nobedade batzuk egon dira. Esate baterako, larunbatean egin beharrean, ostiralean egin da. Elkartekoek esan digute asteburuetan erosketak Txorierritik kanpo egiten direla. Horregatik egun bat lehenago egin dute azoka. Azoka bigarren aldiz egin dute eta sustatzaileak poz-pozik agertu dira, jendearen erantzuna oso ona izan baita. Azoka onuragarria da guztientzat: merkatariei stockeko gauzak ateratzeko aukera ematen die; era berean, bezeroek produktu merkeak erosi ahal dituzte.