Egunkariaren bost zuzendariak absolbitu egin ditu ANk

Aikor aldizkaria 2010ko api. 12a, 13:57

Zazpi urte bete dira Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuela, eta, gaur, Audientzia Nazionalak egunkariaren bost zuzendariak –Juan Maria Torrealdai, Jose María Auzmendi, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga- absolbitu egin ditu. Fiskalak kasua artxibatzeko eskatu zuen eta akusazio bakarra AVT eta Dignidad y Justica elkarteena izan da. Elkarte horiek bost zuzendariei ETAko kide izatea leporatu zieten eta 12tik 14 urtera bitarteko espetxe zigorra eskatu zuten haientzat.