Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetarako jaialdi solidarioa antolatu dute Gurari eta Ortzi Erandiogoikoko taldeek. Jaialdian batzen duten dirua Haitira aginduko dute.
Maiatzaren 8an, zapatuan
Azoka, gimnasioan (egun osoan zehar)
10:00: Kalejira, Gurari taldeak girotua
11:00: Umeentzako jokoak
14:30: Herri-bazkaria
17:00: Mus eta Partxis Txapelketak
Musika, umeentzat
24:00: Berbena, Akerbeltz taldearekin
04:00: Diskoteka
Maiatzaren 9an, domekan
08:00: IV. Mendi Martxa
10:00: Soka-tira, Euskadiko Txapelketa
10:30: Kalejira, Gurari taldeak girotua
10:45: Azoka, gimnasioan (goizean)
11:00: Puzgarriak, umeentzat
11:15: Txahal errea
11:30: Poniak, umeentzat
Dantzen agerraldia
14:15: Otzararen zozketa
14:30: Mendi martxaren amaiera
(Baserritarrez jantzita doanari oparia emango zaio)