Euskararen aldeko jaialdietara, autobusez

Aikor aldizkaria 2010eko irailaren 22a

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaialdia urriaren 3an ospatuko da Pasaian; eta Nafarroa Oinez, urrian 17an Atarrabian. Jaialdi bietara autobusez joateko aukera dago. Izena ematea udaletxeetan edo Mankomunitatean egin daiteke. Parte-hartzaileek bost euroko fidantza ordaindu beharko dute, baina hiru euro itzuliko zaizkie.