Atzo Behobia-San Sebastian lasterketa izan zen eta parte-hartzaileen artean César Elorduy sondikoztarra izan zen. Fortuna Kluba lasterketaren antolatzaileak jakinarazi duenez, Elorduyek bihotz eta arnas gelditzea izan zuen eta zerraldo erori zen helmugara ailegatu baino 300 metro lehenago. Larrialdietako zerbitzuko langileek helmugako ospitalera eraman zuten eta 48 minutuan saiatu ziren sondikoztarra berpizten. Hala ere, Elorduy helmugako ospitalean bertan hil zen.
César Elorduyk zaletasun handia zuen korrikarako eta hainbat lasterketatan ibilia zen. Behobia-San Sebastian seigarren aldiz egin du aurten. Sondikoztarrak 40 urte zituen.