Etxahun, bigarrena Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Aikor aldizkaria 2010ko abe. 20a, 12:05
argazkiak: Joseba Barrenetxea
Arkaitz Estiballes galdakaoztarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta Etxahun Lekue larrabetzuarrak bigarren postua eskuratu du. Euren atzetik, hirugarren postuan, Miren Amurizak bukatu du. Pello Ormazabali beste sari bat eman diote parte-hartzailerik gazteena izateagatik. Azken urteotan ohikoa denez, Barakaldoko BECen egin da txapelketa, abenduaren 18an, eta guztira, 4.200 lagunek ikusi dute finala zuzenean. Estiballesek lehenengo aldiz irabazi du txapelketa eta Igor Elortzaren lekukoa hartu du. “Poz-pozik nago emaitzarekin. Gustura ibili naiz saioan. Momentu batzuetan sufritu arren, finala bizi izan dut. Txapelketa berezia izan da niretzat”, esan du txapeldun berriak prentsaurrekoan. “Astean zehar ez dut presiorik izan, baina ezberdin sentitu naiz finalera ailegatu garenok berriak izan garelako eta ez nekien publikoak nolako eratzuna emango zuen. Nire ustez, agerian gelditu da eszenatokian nor dagoen ez duela garrantzirik; edozein da final aparta eskaintzeko gauza”, aipatu du Etxahunek. Estivalles primeran aritu da saio osoan zehar eta merezita jantzi du txapela. Duela bi urteko txapelketan aurten lortutako puntuak irabazi balitu, 2008an ere txapelduna izango litzaidakeen. Etxahunek ere ondo kantatu du, baina horrek bigarren postua baino ez dio ekarri larrabetzuarrari. 2006an ere bigarren postuan gelditu zen Etxahun. Txapelketaren epaileak Mirari Azula, Josu Telleria, Asier Ibaibarriaga, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe eta Ainhoa Munitxa izan dira. Gaiak Bernar Mandalunizek jarri ditu. Sailkapena: 1. Arkaitz Estiballes 947 2. Etxahun Lekue 889,5 3. Miren Amuriza 498 4. Onintza Enbeita 493,5 5. Beñat Ugartetxea 492,5 6. Jone Uria 483 7. Peio Ormazabal 445 8. Eneko Abasolo Abarkas 438,5

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).