Atzo Ama hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izan zen eta horren haritik kultura anitzeko kontzertua antolatu zen Derion. Kontzertuan talde hauek hartu zuten parte: Buiha talde berberea, Ynarhü Venezuelako abeslaria eta Mao FermÃn, eta Kherau musika talde euskalduna. Sarreren bidez lortutako dirua Baserri Antzokia Fundazioari eman diote. Ekitaldia Derioko Udalak antolatu du, “beste urrats bat eman nahi izan dugu kultura anitzeko gizarterantz. Era berean, gure hizkuntzaren aldeko urratsa ere bada: euskara, gure baliorik handiena eta gure kultura dena. Izan ere, kultura-trukearen bitartez gure jakituria eta ezaupideak zabalago bihurtzen diraâ€.