Bilborako sarbideen birmoldaketaren ondorioz, aldaketak egongo dira hiriburua eta Loiu lotzen dituen autobus-linean. Hala, zapatutik aurrera, Juan Antonio Zunzunegui etorbideko eta Kale Nagusiko geralekuak desagertuko dira eta autobusak San José plazan hasi eta amaituko du bere ibilbidea. Bestalde, autobus-lineak ibilbidea luzatu eta zerbitzua Derioko kiroldegira arte emango du. Ordutegiei dagokienez, ez da aldaketarik egongo.