Gaur Kultur Birika Derioko kultura etxea inauguratu da. Ekitaldian Lander Aiarza Derioko alkateak eta Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahaldunak hartu dabe parte. Kepa Junkera trikitilaria kultur etxearen aitabitxi aukeratu da eta horrek saioa eskaini dau.
Kultur Birika Uribe Derioko parkean altzau dabe. Kultura etxea herriko gainontzeko kultura eta kirol instalazinoetatik dago hurbil, eta derioztarren bizitza kulturalaren ardatza izango da. “Kultur Birika herritarren topagune bihurtzea dogu helburuâ€, esan deusku Jesus Lagunas kultura zinegotziak. Funtzino anitzeko eraikina diseinau da eta aretoek aukerea emongo dabe, han ekimen ezbardinak antolatzeko.
Izena arretaz zaindu daben azpiegituraren beste alderdi bat izan da. “Kultur Birika jarri deutsagu izena, hori dagoan natura-gunea kontuan hartuta eta herritarrak hona etorri eta kultura arnasteko gura dogulakoâ€.
Eraikinak kulturari zuzenduta dagozan 3.221 metro karratu ditu eraikita. Udalak 5,5 milioi euro inbertitu ditu azpiegituran, eta 230.000 euroko ekarpena jaso dau Bizkaiko Foru Aldunditik.