Urtero legez, ikastolen aldeko jaietara joateko aukera ematen du Txorierriko Mankomunitateak. Izan ere, autobusak jarriko dira txorierritarren eskura Herri urrats, Ibilaldia, Araba euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa oinez jaietara joateko. Garraiobideak Sondikatik irtengo dira eta gero Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzura abiatuko dira.
Autobusetan izena emateko liburutegietara edo Mankomunitatera joan beharko dute herritarrek, eta bertan bost euro ordaindu. Hala ere, irteera egin eta gero hiru itzuliko ditu Mankomunitateak; beraz, euro bi balioko dute bidaiek. Ikastolen jaietara joan nahi duten gazteek 14 urte beteta eduki behar dute 2011rako; bestela, ezin izango dira bakarrik joan. Baimenik gabe bakarrik joan ahal izateko, irteera egunean 18 urte beteta eduki beharko dute. 14 urtetik 18 urtera bitartean dutenek gurasoen baimena ekarri beharko dute. Gainera, Herri urratsera joateko NANa eta Ertzaintzaren baimena edo pasaportea beharko da.
Izena emateko epeak:
-Herri urrats: Apirilaren 11tik maiatzaren 4ra bitartean, 15:00tara arte.
-Ibilaldia: Maiatzaren 9tik 25era bitartean, 15:00tara arte.
-Araba euskaraz: Maiatzaren 30etik ekainaren 15era bitartean, 15:00tara arte.
-Kilometroak: Irailaren 12tik 28ra bitartean, 15:00tara arte.
-Nafarroa oinez: Irailaren 26tik urriaren 12ra bitartean, 15:00tara arte.
Autobusen ordutegia:
-Herri urrats: Irten, 8:00etan / Itzuli, 19:00etan
-Ibilaldia: Irten: 9:00etan / Itzuli, 20:00etan
-Araba euskaraz: Irten, 9:00etan / Itzuli, 20:00etan
-Kilometroak: Irten: 9:00etan / Itzuli, 20:00etan
-Nafarroa oinez: Irten: 8:00etan / Itzuli, 19:00etan