Txorierriko futbolaren jaia

Aikor aldizkaria 2011ko mai. 2a, 14:20
Txorierriko futbol entrenatzaile euskaldunen eskola aurten jarri da martxan eta ikasturteari amaiera emateko, jaia antolatu zen apirilaren 28an, Derion, Txorierri Politeknika Ikastegian. “Futbola Oinarritik euskaraz” I. Jaialdia 18:00etan hasi zen: eskolan parte hartu duten talde gazteek (Arteaga futbol eskola, Zamudio SD, Sondika CD, Lauro ikastola eta Derio CD) iraupen gutxiko partidak jokatu zituzten. Bitartean, Haritz Gallastegi kazetariak eta Koikili Lertxundi Athleticeko jokalariak euskaraz komentatu zituzten partidatxoak, telebistako emanaldia izango balitz moduan. Geroago, sariak banatu ziren talde eta entrentzaileen artean eta, azkenik, kopauaz gozatzeko aukera izan zuten bertan bildutakoek. Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak (Totoan), Itzarri aholkularitza enpresak, Txorierriko Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dute ekimena. Ekitaldian jendetza batu zen, eta horregatik antolatzaileak pozik agertu dira. Pedro Mari Goikoetxea kazetari lezamarra aurkezle ibili zen eta jokalari, entrenatzaile eta Txorierriko klubeko ordezkariez gain, Athleticeko zenbait jokalari eta jokalari ohi egon ziren ekitaldian: besteak beste, José Angel Iribar, Gorka Iraizoz, Igor Gabilondo, Iñigo Díaz de Cerio, Ander Iturraspe, Ibai Gómez, Iraia Iturregi eta Aitziber Juaristi Tzibi. Jokalariei oroigarri bana eman zitzaien, euskara bultzatzeko egiten duten lanagatik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).