Tximintx Derioko euskara elkarteak, Berbalagun taldeak eta Altzora Sondikako euskara elkarteak “Usadioak eta belarrak†ikastaroa antolatu dute ekainaren 12rako. Ikastaroa Gorka Menendezek emango du.
Goizeko 10etan hitzalditxo bat egingo da Txepetxa Derioko AEK euskaltegian eta ondoren, belar bila aterako dira herriaren ingurutik. Sendabelarrak ez ezik jatekoak ere hartuko dituzte. Eta astirik izanez gero, plaste bat zelan egiten den azalduko da. Eguerdian barbakoa egingo dute. Informazio gehiagorako, 635 37 35 95 telefono zenbakira deitu behar da.