Datorren asteburuan, ekainaren 10etik 12ra bitartean, Futbol 7ko Txapelketa Solidarioa egingo da bigarren aldiz Larrabetzun. Ekimena Uritarra futbol eskolak antolatu du eta harekin Joseba Etxeberriak eta Jose Angel Iribar “Txopoâ€-k egin dute bat. Txapelketari esker bildutako dirua Aspanovas elkarteari eman zitzaion iaz, eta aurten Gure señeak Derioko elkarteari emango diote.
Txapelketan lehen mailako azpiko kategorietako taldeak arituko dira -Athletic, Villareal, Sporting, Atl. Madril eta Zaragoza- gure lurraldeko puntako taldeekin batera.
Txapelketa honek Uritarra Futbol Eskolak lantzen duen filosofiarekin eta metodologiarekin egiten du bat. "Ez dugu emaitzen bide azkar eta antzua gustuko. Prozesua, garapena, interesatzen zaigu. Ez ditugu galtzaile/irabazlearen irudiak lantzen, berehalako emaitzen lehiakortasuna arrotz zaigu. Emaitzak etorri badatoz, lan sakon baten ondorioz da. Lan prozesuan sinesten dugu, kirolariaren hezkuntzan
eta hazkuntzan, jokalari moduan. Lehia sanoa maite duen pertsona integrala legez. Horretan bai sinesten dugula. Eta txapelketa honen bitartez transmititu nahi ditugun baloreak: elkartasuna, kiroltasuna, bizikidetza... eskolaren filosofiarekin datoz batâ€.
Bestalde, futbol zelaiaren inguruan hainbat ekintza egingo dira asteburuan zehar: herri bazkaria, umeentzako jolasak, txosnak... Txapelketaren bideoa hemen jarri dute ikusgai:
http://vimeo.com/24749303.