Kepa eta Areneren omenez egin dugu korrika

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 20a, 14:07

Argazkia: DerioKOmunikazioa

Domekan, Kepa eta Arene neba-arreben oroimenezko lasterketa egin zen Derion. Ekimena Gure señeak elkarteak antolatu zuen eta, horretarako, Txorierriko Korribilariak taldearen eta Udalaren laguntza eduki zuten. Oso eguraldi zakarra izan zen, baina euriak ez zituen beldurtu lasterketan parte hartu zuten 225 korrikalariak. Adin guztietako lagunak batu ziren han, eta haien artean Jone Etxebarria Larrabetzuko korrikalaria eta Javier Conde atleta paraolinpiarra egon ziren. Oso ekimen hunkigarria izan zen, sentimenduak eta kirola bildu zituen lasterketa, hain zuzen ere. Gure señeak elkartea orain dela urtebete sortu zen. Ibilbide laburra da, baina bizia, aldi berean; momentu gazi-gozoak betea. Elkarteak aurre egin behar izan dion azken egoera gogorra Areneren heriotza izan da. Neskatilak duela gutxi utzi gaitu, eta Kepa 2008. urtean joan zen. Biek bazuten gaixtotasun sendaezina. Gurasoek seme-alaben oroimenak luzaroan irauteko nahia adierazi diete elkartekoei, eta gogo horretatik sortu da “Kepa eta Arene” Memoriala. “Gure denbora apur bat eurengatik korrika egiten ematea eskaini ahal diegun oroitzapenik onena da”.