Euskara

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 22a, 11:43

Autobusa jarri da Kilometroak eta Nafarroa Oinez ikastolen aldeko jaietara joateko. Kilometroak jaia urriaren 2an izango da Azpeitian, eta izena ematea irailaren 28ra arte egin daiteke Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan edo udaletxeetan. Nafarroa Oinez urriaren 16an egingo da Tafallan, eta izena ematea urriaren 12ra arte egongo da zabalik. Bestetik, 2010-2011 ikasturtean, euskaltegi edo barnetegietan helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten lagunek diru-laguntza eskatzeko aukera dute. Eskaerak urriaren 3tik azaroaren 3ra bitartean aurkeztu beharko dira udaletxeetan edo Euskara Zerbitzuan.