Loiun, Gastronomia eta Eskulangintzako Azoka egingo dute hemeretzigarren aldiz, urriaren 16an, 10:00etatik 14:30era. Postuak Herriko plazan, Aransotegi plazan eta frontoian ipiniko dira. Eguerdiko 12etan oilaskoa eta txakolina dastatzeko aukera egongo da. Lezaman ere Nekazaritzako III. Azoka egingo da urriaren 2an. Udaletxe atzeko kaleetan 40 bat postu jarriko dira eta horiek 11:00etatik 15:00etara arte izango dira zabalik. Txorizo-pintxoa euro batean jarriko da salgai. Umeentzako ekimenak ere egongo dira.