Lurralde arteko Esku-pilotako II. Txapelketa, Txor

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 27a, 14:37
Munduko Pilota Batzarrak pilota zabaldu nahi du lau haizeetara eta horretarako, Lurralde arteko Txapelketa antolatu zuen iaz, Gasteizen, afizionatu mailan. Aurten, Txorierrira ekarri dute txapelketa, eta zaletuek hainbat esku-pilota partida ikusteko aukera izango dute Derion eta Sondikako frontoietan, urriaren lehenengo egunotan. Binakako zein banakako partidak izango dira ikusgai. Ekimenak Udalbide eta Udalbiltzaren babesa izan du. Guztira sei herrialde arituko dira: A multzoan, Nafarroa (iazko txapelduna), Errioxa eta Araba sartuko dira lehian; B multzoan, Gipuzkoa (2010eko txapeldunordea), Bizkaia eta Iparraldea. Bakoitzak hiru talde ekarriko ditu Txorierrira: gaztea, 22 urtez behekoa eta nagusia. Partidak jokatuko dira bai Sondikan, bai Derion. Ligaxka irailaren 30ean (18:00etan eta 22:00etan), urriaren 2an (10:30ean eta 16:30ean), eta urriaren 7an (18:00etan eta 22:00etan) jokatuko da. Halaber, finalaurrekoak urrian 9an (10:30ean eta 16:30ean) jokatuko dira; eta finalak, urriaren 12an (10:30ean). “Euskal kultura eta pilota sustatu nahi ditugu, eta horregatik, pozik hartuko dugu txapelketa”, esan du Gorka Carro Sondikako alkateak. “Lehen mailako txapelketa izango da. Txorierrin ikusiko ditugun pilotariak profesionalak izango dira bi-hiru urte barru”, aipatu du Txema Aladamiz Munduko Pilota Batzarraren presidenteak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).