Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da. Horren haritik, ekimen sorta zabala antolatu da. Apika antzerki taldeak Klik-klak umeentzako ikuskizuna eskainiko du azaroaren 24an, iluntzeko 8etan, ipuin kontalari baten eskutik Loiuko Ludoketan. Derion, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ibilaldia egingo dute azaroaren 25ean. Manifestariak arrastiko 7etan abiatuko dira San Isidro elizatik Udaletxera. Bertan manifestu bat irakurriko da. Egun horretan beste ekimen batzuk ere izango dira Larrabetzun eta Sondikan. Apika taldeak saioa emango du arrastiko 6etan Larrabetzun Anguleri Kultur Etxean, eta Ipuin laburren Lehiaketaren sariak banatuko dira arrastiko 7,30etan. Musikak eta bertsolariek girotuko dute sari-banaketa. Sondikan, Te doy mis ojos zineforuma egingo da arrastiko 6,30etan Auditorioan.
Hilaren 26an, Cruzadas cotidianas bakarrizketa izango da Sondikako Auditorian. Saioa iluntzeko 8etan hasiko da. Zamudiotorren zineforuma egingo da arrastiko 7etan, eta hara doazenek En tierra de hombres filma ikusteko aukera izango dute. Lezaman, Argazki Lehiaketaren sariak banatuko dituzte, arrastiko 7,30etan, Kultur Etxean. Azkenik, Derioko Kultur Birikan hitzaldia emango da seme-alabek gurasoei ematen dizkieten tratu txarrei buruz. Hitzaldia Sutondoan elkarteak antolatu du, eta arrastiko 5etan izango da. Bestetik, puntu lilak banatuko dira udaletxeetan, kultur aretoetan, ludoteketan eta gazteguneetan, leiho eta erakusleihoetan jartzeko.