Sondikoztar baten lanak aipamen berezia jaso du Zinebiexpressen

Aikor aldizkaria 2011ko aza. 16a, 13:28

Zinebiexpress laburmetrai azkarren Bilboko lehiaketa da. Jon Goikouria sondikoztarrak eta Haimar Ruiz leioztarrak Día de paga lana aurkeztu dute lehiaketara. Hura Unibertsitateko lagunekin batera grabatu zuten Bilbon, azaroaren 5etik 7ra bitartean. Laburmetraiak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du “akabera teknikorik onena” kategorian. “Oso pozik gaude, bai sariarekin, bai lortutako emaitzarekin. Euria barra-barra ari zuen asteburu hartan, baina azkenean eguraldi kaskarra bigarren mailara pasatu zen, grabazioan izugarri ondo pasatu genuelako”. Lehiaketak Krisia eta aurrerapena izan du gaitzat aurten, eta egileek 50 euroko billete batek egiten duen ibilbidea azaldu dute laburmetraian. Horretarako, Charles Chaplinen izen bereko lanean oinarritu eta zinema mutuaren garaira egin dute atzera.