Urrian AhoZgozatu kanpaina egin zen bigarrenez, Txorierrin. Kanpaina Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu zuen, eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzea izan zuen helburu. Ekimenean hogei tabernak hartu zuten parte, eta irabazleak honako hauek dira: Tindaya Sondikako taberna (Hiru gaztazko moussea Pedro Ximenezen erara, almendratu krokantearekin eta besoarekin); Adarve Derioko taberna (Berenjena); Aretxabala Larrabetzuko taberna (Itsasoko lurrina, brisa apokaliptikoaren gainean); Lejarrene Lezamako taberna (Bakailao-xerra pil-pilean, boletusekin); Gure Etxea Loiuko Jubilatuen Etxea (Txangurroz betetako txipiroiak, soja-saltsan arrautzaztuak); eta Errota Zamudioko jatetxea (Lurra). Pintxorik onena bezeroek eurek aukeratu zuten herri bakoitzean. Irabazleek diploma bat jasoko dute saritzat. Gainera, pintxoen aukeraketan parte hartu dutenen artean zozketa egin da. Irabazleak hauek izan dira: Josu Gijarro, Sondikan; Idoia Zarate, Derion; Marian Esnal, Larrabetzun; Ruben Ramos, Lezaman; Eguzkiñe Iruretagoiena, Loiun; eta Karolina Alfonso, Zamudion. Haiek 30 euroko bonoa jasoko dute, kanpainan aritu diren tabernetan gastatzeko.