Aste batzuetan itxita egon ostean, Larrondoko pilotalekua otsailean jarriko da berriro martxan. Josu Begoña kultura zinegotziak azaldutakoaren arabera, aurtengo aurrekontuak egokitu behar izan dituzte gastuak murrizteko eta horrek, besteak beste, pilotalekuan izan du eragina. Pilotalekua Bizkaiko Pilota Federazioak kudeatu du abenduaren 31ra arte. Bere kudeaketaren truke, Udalak 25.000 euro ordaintzen zion urtean Federazioari eta, gainera, diru-kopuru horri ez ezik beste gastu batzuei ere egin behar zien aurre: argindarra, ura, segurua eta azpiegituraren mantentze-lanak, esaterako. Oso aurrekontu handia zen eta Udalak erabaki du Federazioarekin zuen hitzarmena bertan behera uztea. Udala kudeatzaile berria kontratatzeko prozesuan egon da murgilduta, eta azpiegitura urtarrilaren 1etik hona egon da itxita, “kudeatzaile berria topatu arte legeak hala agintzen duelakoâ€. Begoñak jakinarazi digun bezala, prozesua amaitutzat eman dute eta pilotalekua otsailean zabalduko da berriro.