2010eko urtarrilaren 12an 7 graduko lurrikara egon zen Haitin. Horren ondorioz, hiriburua, Port-au-Prince, suntsituta gelditu zen eta milaka lagun hil ziren. Bi urte pasatu dira, baina Nuestros pequeños hermanos Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) ez du hondamendia ahaztu nahi, eta Derioko Udalaren laguntzarekin, argazki erakusketa antolatu du Kultur Birikan. Ume haitiar baten begiradaren bitartez izenpean, oso erakusketa alaia dela esan du MarÃa Antonia Liviano GKE horren kooperanteak. “Ez dira hondamendi baten irudi tipikoak: Haitiko umeek eurek egin dituzte argazkiak, eta haietan euren egunerokotasuna dago ikusgai. Itxaropentsua daâ€. Erakusketa Miamiko MOMA museoan inauguratu zen 2010eko irailean.
Beste alde batetik, Derioko merkatariek eta Lions Club Bilbao elkarteak ere laguntza eskaini nahi diote Haitiri. Horren haritik, otsailean herriko dendek estresen kontrako pilotak jarriko dituzte salgai, bihotz formakoak direnak. Bihotz bakoitzak euro bi balio du, eta batzen den dirua koleraren kontrako txertoak erostera bideratuko da, Haitira agintzeko. Aurtengoa ez da Deriok herrialde karibetarrari elkartasuna adierazten dion lehenengo aldia izan. Izan ere, 2010ean, 6.000 euroko diru-laguntza bidali zuen hara.