Apezetxeak Quijote Saria irabazi du

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 16a, 11:41

Argazkiak. Joseba Apezetxea

Gaztela-Mantxako Argazkilari Profesionalen Elkarteak Quijote Sariak antolatu ditu zazpigarren aldiz. Lehiaketan zazpi kategoria daude eta Joseba Apezetxea zamudioztarrak lehenengo saria jaso du erretratu kategorian. Joseba askotan proposatu dute hainbat lehiaketarako, baina hau saria lortu duen lehengo aldia izan da. Esan digun bezala, oso pozik dago eta lehiaketa irabaztea eragingarria izan da lanean jarraitzeko. “Gainera, berezia izan da. Izan ere, kategoria horretara zamudioztarren erretratu bi agindu nituen: bata, Carmen Agirregoitiarena; eta bestea, Martin Urrejolarena. Epaimahaia bien artean egon zen zalantzan, eta azkenean emakumearena aukeratu zuten irabazle”. Orotara 300 argazki aurkeztu dira Quijote Sarietara. Josebak bost agindu zituen: Carmen eta Martinen erretratuak, paisaia bi eta biluzi bat. Elkartekoek 50 argazki jarri zituzten ikusgai, eta euren artean Josebaren bost lanak izan ziren.