Gure futbola, txorierritarra eta euskalduna

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:00

Argazkia: Txaro Martin

Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak, Itzarri Consulting enpresak eta Txo-rierriko Zerbitzuen Mankomunitateak futbol entrenatzaile euskaldunen eskola jarri zu-ten martxan iaz. Futbol arloan euskara bultzatzea du helburu eskola horrek. Aurtengo ikasturteari amaiera emateko, jaialdia antolatu zen apirilaren 13an Derion, Txorierri Politeknika Ikastegian. Besteak beste, bertan batu ziren aipatutako erakundeen ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak, Txorierriko futbol klubetako ki-deak eta jokalariak, eta Athleticeko jokalariak eta ordezkariak. Azken horien artean, Jose Angel Iribar, Andoni Iraola eta Iraia Iturregi izan ziren. Ekimenak zati bi izan zituen. Alde batetik, partidatxoak jokatu ziren; eta bestetik, di-ploma bana eman zitzaien Zamudio eta Derio Arteaga klubei eta Gorondagane Sondi-kako Eskolari, euren futbol taldeetan euskara sustatzeko egiten duten ahaleginagatik.