Mendebaldeko Kultura Alkarteak Hizkuntzaz jabetzen jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 4rako eta 5rako. Jardunaldiok Euskaltzaindiko Aretoan izango dira, Bilbon. Lau ekitaldi nagusi edukiko dituzte: hizkuntza proiektuak, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzaren didaktika eta hizkuntza lantzeko materialgintza. Matrikula maiatzaren 4ra arte egin daiteke. Argibide gehiago: www.mendebalde.com, eta 94 402 80 84 eta 639 87 30 82 telefono zenbakiak.
Euskara