Talleri upeltegia inauguratu da

Aikor aldizkaria 2012ko mai. 18a, 12:41
Argazkiak: Xabier Goienetxe
Eguaztenean jendetza handia batu zen Telleri upeltegiaren inaugurazio-ekitaldian, Morgan. Haien artean, Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatua, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta txakolin sektoreko ordezkariak izan ziren. Gonbidatuek topa egin zuten, proiektuak etorkizun oparoa eduki zezan. Zinta moztu ostean, bisitaldia egin zen instalazioetatik eta kopaua eskaini zen. Talleri upeltegia Txorierriko eta inguruko 16 ekoizlek jarri dute martxan, eta txakolingileen eta mahastizainen Bizkaiko Lehenengo kooperatiba da. Orotara 22 hektarea dute eta, 2011-2012 uztaldiari dagokionez, 1.500 litro txakolin beltz eta 110.000 litro txakolin zuri ekoiztu dituzte. Proiektua 2007an hasi zen mamitzen, helburu bi zituela: alde batetik, produktuaren kalitatea, banaketa eta merkaturatzea hobetzea; eta bestetik, ekonomikoki errentagarria den ekoizpen egitura lortzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).