Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Euskal Astea antolatu zuen maiatzean, urtero egiten duen moduan. Horren haritik, hainbat ekitaldi egin ziren: hitzaldiak, kontzertuak, irteerak, ikuskizunak... Elkartekoen arabera, 1.000 lagunek hartu zuten parte ekitaldietan eta, horren ondorioz, oso pozik agertu dira. Jende gehien bildu zuen ekitaldia Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa izan zen. “Arrakasta ziurtzat ematen dugu haiek aritzen direneanâ€, adierazi dute antolatzaileek. Era berean, Txorierriko zenbait lagun batu ziren Zamorako apaiz-kartzelari buruzko hitzaldian.
Gainera, umeei zuzendutako ekintzek ere oso erantzun ona izan dute. Haietako batean, baserriak erakutsi zizkieten txikienei eta gurasoei, eta guztiek poz-pozik amaitu zuten ibilbidea. Aranoltza auzora hurbildu ziren eta abereak, kortak eta baserrian lana zelan egiten den ikusteko aukera izan zuten bertan. “Umeak gero eta hiri-kumeagoak dira eta ez dituzte geure betiko baserriak ezagutzen. Eta guraso askori gauza bera gertatzen zaieâ€.
Zamudioko euskara elkarteak jarraituko du gure hizkuntzaren aldeko ekintzak egiten, eta ekainaren 30erako Lagatzu Eguna antolatu du. Besteak beste, azoka, musika, herri-bazkaria eta kirol-maratoia egingo dira jai-egun horretan. Aurreko egunean ere, ekainaren 29an, musika entzun ahal izango da kalean.
Euskara