Pozik baino pozago dabiltza Lagatzu Zamudioko euskara elkartekoak Lagatzu Egunaren aurtengo edizioak lortutako emaitzarekin. Izan ere, aurreko urteetan bezala, ekimena erabat arrakastatsua izan zen, eta egun osoan zehar ehunka euskaltzalek hartu zituzten herriko bazterrak. Goizean kirol maratoia, txirrin bira, euskal produktuen azoka, gerra osteko eskolaren erakusketa, hamaiketakoa, joaldunak, motor jokoak eta kale-jira-bira-dantza poteoa izan ziren. Herri bazkarian 558 lagun batu ziren, eta bazkalostean kantak eta jolasak izan ziren. Erromeria Joxpa taldearen eskutik izan zen. Ekimenetan herriko taldeetako ordezkariek, beste herri batzuetako euskaltzaleek eta lagunek hartu zuten parte.