Sondika Motor elkarteak Sondika Urban Circuit antolatu du bigarren aldiz, irailean. Lasterketa supermotard kategorian egin zen, eta, era berean, erakustaldiak egon ziren kategoria hauetan: formulako automobilak, rallyko auto klasikoak eta car-cross. Supermotard kategoriako lasterketan Imanol Garitano txorierritarra nagusitu zen, eta bere alboan Endika Vázquez eta Borja Ekai txorierritarrak ere egon ziren podiumean. Bestetik, iaz moto klasikoak kategoria ere antolatu zen Sondikan, baina aurten aurrekontua murriztu egin da eta hura bertan behera gelditu da. Zirkuitua Zangroiz industrialdean atondu zen eta bertan 25 gidari ibili ziren.
Sondika Urban Circuit ekimena bertako Udalak babestu du, eta hainbat enpresaren laguntza izan du. Gainera, 30 lagun inguru boluntario ibili dira, dena behar den moduan prestatzeko. “Giroa paregabea izan da, eta publiko handia etorri da, motorren jaiaz gozatzera. Oso pozik gaudeâ€, esan du Unai Atxa antolatzaileetako batek.