Altzora Eguna, ezin arrakastatsuagoa

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 1a, 12:51
Argazkiak: Giomar Gordon eta Rober Gomez
Eguraldia lagun, egitarau oparoa antolatu eban Altzora Sondikako euskera alkarteak Altzora Egunaren lehenengo edizinorako. Goizean umeei zuzendutako zirku eta hegazti harraparien tailerrak egin ziran eta han 70 gaztetxo inguruk hartu eben parte. Ondoren, Zaparrada taldearen tanbor-hotsak Larrabarrena parkean ipinitako karpara eroan zituan euskaltzaleak eta lagunak. Karpapean, eguzkitik babestuta, 300 persona batu ziran bazkaltzeko. Herri bazkarian sondikoztarrak eta Txorierriko euskera alkarteen kideak ibili ziran. Bazkalondoa Taberna ibiltariak girotu eban eta haren ostean, Anje Duhaldek hartu eban gitarrea. Burura aspaldiko hainbat kantu etorri jakuzan. Eguna ilunduz joan zan, baina Aiko taldeak euskal dantzateka bihurtu eban topalekua. Gazte eta nagusitxuagoek aurre egin eutsien nekeari eta Altzora Egunak luze jo eban. Antolatzaileek adierazo deuskuen bezala, oso pozik dagoz ez ebelako espero ekimenean hainbeste jente batuko zanik. Alkartea orain dala urtebete osatu zan eta handik hona hainbat ekitaldi antolatu ditue, Sondikan euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko. Altzora Eguna be helburu horregaz egin dabe. “Zorionak eta eskerrona sondikoztarroi, gure deiari hain eskuzabal erantzuteagaitik. Animo, hurrengorako egun bat gitxiago falta da-eta!”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).