Hura urriaren 16ra arte egin daiteke Goronda Beko kiroldegian. Gutun-azal baten barruan hauek ipini beharko dira: NAN fotokopiak, telefono zenbakiak, kuota eta fidantza ordaindu direla adierazten duten ziurtagiriak (kontu korrontea: 3035 0201 23 2010900002), eta fidantza itzultzeko kontu zenbakia. Prezioa 20 euro da bikoteko eta, era berean, 30 euroko fidantza ordaindu beharko da. Kategoria bakarra egongo da, 16 urtetik aurrera, eta hiru sari emango dira: 150 eurotako erosketa-txekea eta garaikurra; 90 eurotako erosketa-txeke eta garaikurra; eta 50 eurotako erosketa-txekea eta garaikurra. Egutegia urriaren 22an jarrik oda ikusgai kiroldegian. Arbitro Hegalariak taldea ibiliko da.