Joan den domekan auto klasikoen erakusketa izan zen Loiun, hango Udalak antolatua. Ekimenean 100 auto batu ziren; aurreko urteko ekimenean baino 20 auto gehiago, hain zuzen ere. Besteak beste, 20ko hamarkadako ibilgailuak, 30eko hamarkadakoak, 40ko hamarkadakoak eta 60 hamarkadakoak izan ziren han. Parte-hartzaileek Bizkaiko hainbat txokotatik, Gasteizetik, Burgosetik eta Kantabriatik ailegatu ziren Loiura. Herritar eta bisitari asko ere hurbildu ziren erakusketara. Gainera, haien botoa emateko aukera eduki zuten. Orotara bost sari eman ziren. Autorik originalenerako saria Corvette batek eraman zuen; autorik sinpatikoenerako saria, Isette batek; urrunago etorritako autorako saria, Minimorris batek; auto deportiborako saria, Ferrari testarrosa batek; eta auto zaharrenerako saria, 1929. urteko Chevrolet batek. Irabazleek golardo bana jaso zuten saritzat. Antolatzaileek esan duten bezala, oso pozik daude bai parte-hartzaileen erantzunarekin, bai herritarren eta bisitarien erantzunarekin. Hain pozik, ezen ekimena hirugarren aldiz antolatzea erabaki baitute.