Datorren urtean, Euskararen aldeko lasterketa erraldoia 18. aldiz pasatuko da gure herrietatik eta kaleetatik. Korrika martxoaren 14an aterako da Martin Ugalde Andoaineko kultur parketik eta martxoaren 24an ailegatuko da Lapurdira. Antolatzaileek azaldu duten moduan, “Eman euskara elkarri†lelotzat aukeratu dute edizio honetarako, “euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkarri entzuteko eta elkar ulertzekoâ€. Horren haritik aipatu beharra dago Korrika 18k eta AEK-k gaur egun euskalduntzen eta alfabetatzen dabiltzanak omenduko dituztela, “haien ahaleginari esker euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen delako eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlakoâ€.
Euskara