Padel solidarioa

Aikor aldizkaria 2012ko aza. 30a, 09:13

Abenduaren 21etik 23ra bitartean, Padel Solidarioaren Lehiaketa egingo da lehenengo aldiz Derion eta Bilbon. Ekintzari esker lortzen den dirua Juegaterapia elkarteari emango diote. Elkarteak bideokontsolak eta bideojokoak jasotzen ditu eta haiek haurrentzako onkologia arloa duten ospitaleetan banatzen dituzte. Lehiaketan kategoria bi osatuko dira: adingabekoak eta nagusiak. Azken hauek Padel Derio klubean jokatuko dituzte partidak; eta adingabekoek, Bilboko Udalak San Inazion dituen kirol instalazioetan. Izena emateak 20 euro balio izango du nagusientzat; adingabekoek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute, eta egoera onean dagoen bideojokoa eraman. Izena ematea abenduaren 17ra arte egin daiteke. Hura krtec@kirola.bilbao.net helbide elektronikoan edo 94 435 47 49 telefono zenbakian egin beharko dute adingabekoek; eta www.padelderio.com webgunearen bidez edo 94 454 47 32 telefono zenbakian, nagusiek. Lehiaketak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen babesa jaso du. Bestalde, aipatu beharra dago lehiaketan bideokontsolak eta bideojokoak batuko direla. Lezamako Udaletik adierazi duten bezala, haiek ere egingo dute ekimenarekin bat eta bideokontsolak eta bideojokoak jasoko dituzte liburutegian eta ludotekan.