Bizkaiko Abesbatzen Astea 40. aldiz antolatu da aurten, Begoñako basilikan. Ekitaldian 48 abesbatzak hartuko dute parte eta haien artean Txorierrikoak ere egongo dira. Hala, Txuma Olagüe Sondikako abesbatzak urtarrilaren 29an eskainiko du emanaldia eta, horrezaz gainera, Ipar-alde Derioko abesbatzarekin batera arituko da otsailaren 5ean ere bai. Bestalde, Zamudioko Kamara Koralak otsailaren 8an emango du kontzertua. Emanaldi guztiak iluntzeko 8etatik aurrera izango dira eta sarrera doan izango da.