Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten, Larrondoko I. Mendi Ibilaldia antolatu da Loiun. Apirilaren 14an egingo da eta adin guztietako lagunek hartu ahal izango dute parte, ibilbidea zailtasun txikikoa izango baita. Ibilaldia goizeko 9:30ean hasiko da Elotxelerriko Kultura-etxean, eta guztira zortzi kilometro egingo dituzte. Ibiltariak leku haue-tatik pasatuko dira: Ola, Txankela, Ipintza eta Lezamako Bide Zaharraren zati bat. Ibilaldia Elotxelerriko Kultura-etxean amaituko da.