Emangiltza.com Bizkaiko zenbait Udalek eta Mankomunitatek sortutako webgunea da eta, besteak beste, seme-alabei euskara transmititzeko, gurasoek izan ditzaketen kezkak, zalantzak eta beldurrak uxatzea du helburu.
Webgunean bertan inkestatxo bat dago eta hori bete duten gurasoek zozketa batean hartu dute parte. Orotara lau sari eman dira eta lehenengo biak Txorierrira etorri dira. Hala, Derioko Gema Molanok lehenengo saria jaso du: nekazalturismo edo landa-etxe batean lau lagunentzako egonaldia. Eta bigarren saria, Loiuko Nerea Romerok: 100 euroko balioa duen euskarazko jolasen sorta. Sariak Txorierrriko Zerbitzuen Mankomunitatean banatu ziren maiatzean.