IGO kanpaina erabat arrakastatsua izan da

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:44
Txorierriko euskara elkarteek “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina jarri zuten martxan Topagunearekin batera. Egitasmoa adin-tarte guztietako txorierritarrei egon da zuzenduta, eta, besteak beste, irakurketa sustatzea eta euskararen erabilera gozagarria bultzatzea izan ditu helburu. Kanpainak apiriletik ekainera bitartean iraun du eta oso arrakastatsua izan da, 653 lagunek hartu baitute parte bertan. Sondikan, 29 lagunek egin dute bat kanpainarekin: 19 ume eta 10 heldu; Derion, 474 lagun: 434 ume eta 40 nagusi; Zamudion, 75 lagun: 50 ume eta 25 heldu; Lezaman, 32 ume; eta Larrabetzun, 43 lagun: 40 ume eta hiru heldu. Egitasmoa-ren arduradunak oso pozik azaldu dira herritarren erantzunarekin eta, aipatu duten moduan, kanpainaren ondorioz mugimendu handiagoa egon da liburutegietan. Kanpainan parte hartu dutenek erosketa-txeke bana jaso dute, euskarazko libu-ruak erosteko. Zamudioko liburu-dendan 41 liburu erosi dira; bederatzi liburu, Sondikan; eta 50 liburu, Derion. Liburu-saltzaileak ere pozik agertu dira kanpainari esker egindako salmentekin, izan ere, azaldu digutenez, egitasmoak iraun duen hilabeteetan ez da ohikoa euskarazko hainbeste liburu saltzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).