Txorierrin ekitaldiak antolatu dira urrirako, Ondarearen Europako Jardunal-dien haritik. Hala, Larrabetzun bisita gidatua egingo da Andra Mari elizara eta Anguleri jauregira, urriaren 5ean. Gidaria Sabin Arana izango da eta saio bi egingo dira: bata, euskaraz, goizeko 10etan; eta bestea, erdaraz, eguerdiko 12etan. Taldeak Udaletxeko Plazatik irtengo dira.
Lezaman ere bisita gidatua egingo da Andra Mari elizara eta Kurtzeko ermi-tara. Hori urriaren 19an izango da eta bertan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da liburutegian: 94 455 61 26. Bestalde, Zamudioko San Martin eli-zaren berezitasunak eta altxor historiko eta kulturala ezagutzeko aukera egongo da urriaren 20an. Bisitari eguerdiko 12etan emango diote hasiera.
Azkenik, “Ondare eta eraldaketa historikoak” hitzaldia antolatu da Derion, urriaren 24rako. Hitzaldia arrastiko 7etan izango da Kultur Birikan. Era berean, herriko ondare historikoa zelan eraldatu den ezagutzeko, bisita gidatu bat egingo dute urriaren 27an, goizeko 11etan. Argibide gehiagorako, Kultur Biri-kara jo behar da.