Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, urriaren 7tik azaroaren 7ra bitartean. Euskara ikasleek eskaera aurkeztu ahal dute Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko udaletxeetan, baita Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan ere. Diru-laguntzak aurreko ikasturtean homologaturik dauden euskaltegi edo barnetegietan ikastaroak egin dituzten Txorierriko biztanleei daude zuzenduta. Ikasle bakoitzak gehienez 600 euro jaso ahal izango du.