Otsailean Bizkaiko Abesbatzen Astea egingo da 41. aldiz, Begoñako basilikan, eta gure abesbatzek bertan hartuko dute parte. Ipar-Alde Derioko abesbatzak, Txuma Olagüe Sondikako abesbatzak eta Ekidazu Lezamako abesbatzak otsailaren 11n egingo dute; eta Zamudioko Kamara Koralak, otsailaren 14an. Kontzertuak iluntzeko 8etan izango dira.