Inauterien atarian

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 14:06

Inauteriak otsailean eta martxoan ospatuko dira gure herrietan. Alea itxi or-duko, egitarau hauen berri izan dugu. Egon adi, hurrengo egunotan hitzordu gehiago jakinaraziko dira-eta. Loiu Otsailak 22, zapatua, Larrondoko frontoian 15:00: Herri bazkaria (futbol zelaian hartu behar dira txartelak) 16:00-20:00: Puzgarriak. 17:00: Kuadrilla arteko herri kirolak. 19:30: Desfilea. 21:00: Diskoteka. 22:00: Bingoa. 23:00: Diskoteka. Otsailak 28, barikua, Zabaloetxeko frontoian 18:00 Haurren mozorro lehiaketa. 18:30: Animazioa eta txitxi-burruntzia. Derio Otsailak 28, barikua 16:00: Umeentzako tailerrak, Guraso Elkartearen laguntzarekin, frontoian. 17:00: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, kiroldegian. Gure señeak elkarteak anto-laturik, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela-eta. Ostean, txokolatada, kanpoko frontoian. Guraso Elkartearen laguntzarekin. Taberna Ibiltaria eta erromeria, Lainomendi dantza taldearekin. Lezama Lehiaketetan eta herri afarian izena ematea: otsailaren 24a baino lehen, liburu-tegian. Martxoak 1, zapatua 19:00: Artista eta mozorro lehiaketak. 20:30: Areto-dantzen emanaldia. 21:30: Herri afaria. 22:30: Lehiaketetako sariak banatzea. Diskofesta. Larrabetzu Hori Bai gaztetxeak eta Guraso Elkarteak antolaturik. Otsailak 28, barikua 10:30: Umeen erakustaldiak, frontoian. 17:00: Musika eta animazioa, frontoian. 18:00: Txokolate-jana, frontoian. 19:30: Desfilea, Hori Bai gaztetxean. 21:30: Erromeria: Zirkinik bez. Hori Bai gaztetxean.