Lasterbidean lasterketa maiatzean egingo da Larrab

Aikor aldizkaria 2014ko mar. 25a, 09:17

Martxoan, Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa aurkeztu zen jendaurrean Larrabetzun. Ekimenak euskal errepresaliatu politikoen eta beren senideen eskubideak aldarrikatzea du helburutzat. Maiatzaren 18an egingo da Larrabetzun. Lasterketak goizeko 11etatik arratsaldeko 7ak arte iraungo du eta ibilbide bi egingo dira. Luzeak 7,600 kilometro izango ditu eta bertan parte hartzeko izena www.lasterbidean.com webgunean eman behar da. Ibilbide laburrak 3,200 kilometro edukiko du eta izen-ematea lasterketaren egunean bertan egin ahalko da. Horrezaz gainera, egun osoan zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira: herri kirolak, 600 lagunentzako bazkaria, kontzertuak, txosnak... Lasterbidean lasterketa iaz egin zen lehenengo aldiz Oiartzunen eta han 1.200 korrikalarik hartu zuten parte. Era berean, ehunka lagun batu ziren Oiartzunen errepresaliatu eta beren senideen eskubideekiko elkartasuna adierazteko. Antolatzaileek adierazi dutenez, lasterketa desagertzeko bokazioa zuela jaio zen iaz. Hala, errepresaliatu eta beren gertukoen eskubideak betetzen direnean amaituko da. Bitartean, herrialdez herrialde mugitzeko asmoa dute eta horregatik ekarri da Gipuzkoatik Bizkaira aurten.