188 parte-hartzaile, Mihiluze txapelketan

Aikor aldizkaria 2014ko mar. 25a, 09:18
Txorierriko Mankomunitateak Mihiluze lehiaketa antolatu du hirugarren aldiz. Lehiaketa 5. eta 6. mailan dabiltzan neska-mutilei dago zuzenduta. Gaztetxoek euskara arloan duten jakintza erakutsi beharko dute, eta, horren truke, irabazleek familian disfrutatzeko sariak jasoko dituzte. Aurten 188 umek eman dute izena txapelketan. Urterik urte handitzen doan kopurua da, izan ere, 2012. urtean 114 ume ibili ziren txapelketan, eta iaz, 130. Kanporaketak hurrengo asteetan egingo dira herri bakoitzeko ludotekan. Herri bakoitzetik bikote irabazle bat aterako da, finalaurrekoetara joango dena. Txorierri mailan bigarren geratu direnen artean puntuaziorik altuena ateratzen duen bikotea ere pasatuko da finalaurrekoetara. Finalaurreko bi izango dira apirilaren 11n: bata, Lezamako ludotekan; eta bestea, Zamudiokoan. Finalera puntuaziorik altuena ateratzen duten hiru bikoteak pasatuko dira. Finala maiatzaren 9an izango da Derioko Kultur Birikan. Irabazleek saritzat Warnerrera irteera bat jasoko dute; Nafarroako Senda Vivara, bigarrenek; eta Donostiara, hirugarrenek. Lehiaketaren parte-hartzaile guztiek Mihiluzeko kamiseta bana jasoko dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).