Motorzaleen bazkaria eta gazte jaia, Loiun

Aikor aldizkaria 2014ko mar. 25a, 09:44

Mugimendu handiko eguna izango da apirilaren 5a, Loiun. Txori Bikers taldeak bazkaria antolatu du egun horretarako eta Bizkai osotik etorritako motorzaleek hartuko dute parte bertan. Ibilbide librea egingo dute herriko tabernetatik, eta Loiuko sagardotegian izango dute bazkaria. Kontzertuak arrastiko 6:30ean ha-siko dira: Viodance eta Kartzarot. Motorzaleak alde egiten hasten direnean —nahi dutenak, noski—, gazteen txanda izango da. Izan ere, egun horretan ere Loiuko Gazte Jaia egingo da biga-rren aldiz. Gaueko 9etatik aurrera, talde hauek arituko dira eszenatokian: En-kore, EH Sukarra, Akerbeltz eta Dj Ibai. Gainera, autobus bat ipiniko da doan Loiuraino hurbiltzeko eta handik etxera itzultzeko. Autobusa arrastiko 7etan eta iluntzeko 9etan eta 11etan irtengo da Larrabetzutik eta geldialdi hauek egingo ditu: Larrabetzu, Elexalde (Lezama), Arteaga (Zamudio), Txorierriko etorbidea, 5 (Derio), Larrondo (Loiu), eta Txorierriko Etorbidea 3 (Sondika). Loiutik goizaldeko 1etan, 3retan eta 5etan irtengo da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).