Txorierriko lehiaketaren finala maiatzaren 9an, 18:00etan, izango da Derioko Kultur Birikan. Kanporaketak eta finalaurrekoak egin ostean, hiru bikote arituko dira bertan: bata, Sondikakoa; bestea, Larrabetzukoa; eta hirugarrena, Zamudiokoa. Gainera, saioa luxuzko aurkezle batek zuzenduko du: Kike Amunarriz.
Irabazleek Madrileko Warner-era bidaia jasoko dute saritzat; Nafarroako Senda Vivara, bigarrenek; eta Donostiako Aquariumera, hirugarrenek.