Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak 25 urte bete du eta urteurrena ospatzeko, ekitaldi bat antolatu du bere egoitzan, Derion. Bertan bailarako sei alkateak batu dira: Gorka Carro (Sondika), Vicente Arteagoitia (Loiu), Lander Aiarza (Derio), Igotz López (Zamudio), Alaitz Etxeandia (Lezama) eta Asun Gaztelu (Larrabetzu). Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Saileko diputatua ere egon dira. Era berean, Mankomunitateko langileak, lagunak eta alkate eta kide ohiak izan dira ekitaldian. Lander Aiarza Mankomunitatearen presidenteak gogoratu duenez, “erakundea duela 25 urte jaio zen txorierritarron bizi-kalitatea hobetzeko”. Politikarien hitzak entzun ostean, kopaua eskaini da.