Ondarearen Europako jardunaldiak

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 22a, 14:13

Aurten etxea eta bere tipologia hartu dira gaitzat eta Txorierriko zenbait udalerrik bat egingo dute ekimenarekin. Larrabetzun, esate baterako, hainbat etxe bisitatuko dituzte urriaren 4an Sabin Arana herriko historiazalearen gidaritzapean. Saio bi egingo dira, bata euskaraz eta bestea erdaraz, eta izena emateko telefono honetara deitu behar da: 94 455 82 71. Erdarazko saioa goizeko 10etan izango da, eta euskarazkoa, goizeko 12etan. Hitzordua udaletxe aurreko plazan ipini dute. Lezaman, bisita gidatua egingo dute Oxangoiti eta Olazarre baserrietara. Ekintza urriaren 18an izango da, eta informazio gehiago eskuratzeko zein izena emateko, 94 455 61 26 telefono zenbakira deitu behar da, edo mezu bat bidali, liburutegia@lezama.org helbide elektronikora. Taldea goizeko 11:30ean aterako da Kurtzeko ermitatik. Zamudion, Geldo auzoko baserri batzuk bisitatuko dituzte urriaren 25ean. Autobusa goizeko 11etan irtengo da Txorierriko etorbideko geralekutik. Izena emateko azken eguna urriaren 17a izango da. Azkenean, Derion ibilbidea egingo dute herriko baserrietatik. Ekintza urriaren 26an izango da. Goizeko 11etan aterako dira udaletxetik.