Edukiontzi marroira botatzen diren hondakinak ezin dira plastikozko edozein poltsatan sartu: konpostatzeko poltsak erabili behar dira. Mankomunitateak edukiontzi horretan utzi ahal diren produktuak (ogia, barazkiak eta frutak, kortxoak, kafe-hondakinak, infusio-poltsak...) saltzen dituzten saltegiak bisitatu ditu eta bezeroei poltsa konpostagarriak emateko kanpainan parte hartzeko gonbidapena egin die. Kanpainarekin 28 saltokik egin dute bat eta erosketak poltsa konpostagarrietan sartuko dizkiete hala eskatzen duten herritarrei. Bezeroek herritarren txartela aurkeztu beharko dute, Zamudiokoak badira; eta edukiontzi marroia erabiltzeko txartela, gainontzeko udalerrietan bizi badira. Kanpainan parte hartzen duten saltegiek edukiontzi marroiaren pegatina bat izango dute ikusgai. Poltsak doan banatuko dira. Poltsa konpostagarriei esker erraztuko da edukiontzi marroiaren erabiltzaileen lana, eta erabiltzaileei ez direnei aukera emango zaie hori erabiltzen hasteko. Era berean, plastikozko poltsak gutxiago erabiltzea ahalbidetuko da.
Atxikitako saltegiak
DERIO
Alberdi okindegia
Balbi fruta-denda
La moderna okindegia
Liliak loradenda
Imaz fruta-denda
Dia supermerkatua
Araceli okindegia
Bizkarra okindegia
Amalur delicatessen
LEZAMA
Dañobeitia janari-denda
Josune janari-denda
Ogiketa
Ekhi hotz fruta-denda
SONDIKA
Esther fruta-denda
Yedra loradenda
Bizkarra okindegia
Zotes okindegia
Iratxo okindegi-dastalekua
ZAMUDIO
Alaia fruta-denda
Soba janari-denda
Alberdi okindegia
Aramendi okindegi-dastalekua
Carrefour supermerkatua
Fruta-denda
LARRABETZU
Aliprox supermerkatua
Txispamendi okindegia
Koloretakoak fruta-denda
LOIU
Elizondo janari-denda