Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da eta data horren haritik ekintza sorta zabala antolatu dute elkarteek eta erakundeek gure herrietan.
Azaroak 21, barikua
17:00: “Desioen lorategia”, Larrabetzuko ludotekan.
Azaroak 22, zapatua
10:00: Autodefentsa ikastaroa, Larrabetzuko eskolako gimnasioan, Emagin elkarteak antolatua. Izena ematea: azaroaren 3tik 14ra.
Azaroak 25, martitzena
12:00: Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa, Zamudioko Sabino Arana plazan.
16:30: “Ertzaintza eta genero indarkeria” hitzaldia, Derioko Kultur Birikan, Sutondoan elkarteak antolatua.
19:00: Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa, Zamudioko Sabino Arana plazan.
19:30: Manifestazioa., Derioko San Isidro elizatik.
19:30: Kontzentrazioa, Larrabetzuko plazan.
Azaroak 28, barikua
19:30: Acusados zine-foruma, Sondikako Kultur Etxean.
19:30ean: “Tutte contro Verdi”, Miren de Miguelen eskutik, Derioko Gurea Aretoan.